2011/02/04

AGATE DEUNA 2011


Ostiral honetan auzotik aterako gara Agate deuna jaia ospatzeko.
Haurrek makila ekarri behar dute saioak egiten hasteko.
Aurten gurekin hirugarren zizkokoak etorriko direla jakitean asko poztu gara, dudarik gabe altuagoa entzungo delako kanta.

Gogoratu nahi dizuegu egun horretan bakeroz eta alkandora zuriz jantzita etorri behar direla, eta beti bezala ikastolako zapia lepoan.Norbaitek galdu badu oraindik aukera du erosteko ikastolan bertan.

Hiru tokitan abestuko dugu, lehenengoa elizaren aurrean gero parkeraino hurbilduko gara eta amaitzeko ikastolan bertan, hor ere gurekin egongo dira beste zikloko haurrak jaialdia amaiera emateko.

Josebaren blogan argazkiak eta bideoak ikus ditzakezue

No hay comentarios:

Publicar un comentario